2013/05/24

NON HOBETO ETXEAN BAÑO


  Holan da II.ARRATIA RAIDagaz emon dotzegu hasiera 2013ko denboraldieri, eta ganera gusture eta gogotsu hurrengokoari ekiteko.

  Etxean jokatu gendun bea ez pentsau errestasunik euki gendunik, naizte inguruek apur bet ezetu nahiko lan euki gendun. Raida 4 etapas osatute egon zan, 1. etapa 2 zati nagusitan banatu geinkena, Herriko orientazioa (2,3km) eta Trekking bat (10km), bi hauek arazo barik aurrera atera genduzen baia bien artean patinetako proban arazotxo bat pasa ostean.


  Patinek itxi eta 2.etapari ekin jotsegun, BTT (12,5km), hau bai gogorra, ez oso luzea bea kristolango aldatz gorak, trantziziora heltzean arku proba berezia fallo eta kastigu bet bete behar izin gendun (animo Jokin!).


  Arnasa artzeako denboratxu bet artu ostean 3. etapako Trekking-ari ekin jotsegun, emen baliza aukeraketa bat egin behar izin gendun, danak artzeako denborarik ez gendualako. Orientazio onagaz baia denbora justuegaz 10 balize (25etik) artzea lortu gendun.

  Azkenengo etaparako BTT (32,5km) ez genduan denborarik eta hau be laburtutea toke jakun, lehenengo 5balizakaz aiztu eta azkenengo 6rak artzea lortu gendun esprint bet botaaz helmugara orduen heltzeako.

  Dutxa on bat artu ostean bazkari ederra plazako arkupean. Podiuma ikusi eta sariak egon ziren danontzat, bai guretzat be suertea euki gendun sari bi artu gendu zen eta, led lenser frontal bat eta hurrengo raiderako inskripzioa.


  Eguna borobil amaituteko, sailkapena begitu eta ederto 10. amaitu gendun, eskuza ederra gaubean ordu txikitararte herriko gaztetxean egoan MARISKAL Dj-agaz ospatuteko.